miércoles, 22 de agosto de 2012

 ¡GORA ASTE NAGUSIA!





Bilboko jaiak jada martxan dira¡¡¡

 Itxaron dugu, gogor jardun dugu lanean dena prest egon dadin…. Eta lortu dugu¡¡¡¡
 Larunbatean, Nerea eta Virginia, jaiei hasiera eman zieten. Jaiok, esan beharrik ez badago ere, oso arrakastatxuak suertatzen ari dira, bilbotar guztien parte hartzearekin… eta kanpotarrak ere txundituta gelditzen direlarik.

Virginia eta Nerea, zelako bikotea¡¡¡

 Virginiak zeharo hunkitu gintuen bere pregoiaren irakurketan eta Nerea ikusgarri egon zen ere, jaiei hasiera eman zienean txupinaren eztandarekin.

Ordudanik, Bilboko gauak eta egunak alaitasunez blai daude.

Eta noski, Zaratas gure txupinera eta pregoilaria, gora eta behera laguntzen ditu Bilboko txoko guztietatik… Areatza, Alde zaharra, Plaza berria, kontzertuak, txikigunea…
Haiek ere, geure txoznara etorri dira barra gainean dantzatzera… eta noski, Tas-tasek txoznatik zuzenean eginiko irrasaioan ere parte hartu dute.
Jaien nundik norakoak zabaltzen jarraituko dugu; oraingoz hona hemen argazki batzuk.



No hay comentarios: